Adierazpen Ofiziala – Web berria martxan

 

Ekaina aldera Mondragon CF taldearen Zuzendaritza Batzordeak Web orri bat diseinatzeko eta garatzeko proiektuaren erronkari heldu zion. Bertan, ehun urte dituen talde honen historiaren berri eman, antolakuntza nolakoa den azaldu, bazkideek beraien txokoa izan eta eta gure ekintzak, laguntzaileak, taldeak edota egutegiak ezagutarazi nahi genuelarik.

Hilabetetan lanean jardun ondoren, proiektu gisa jaio eta jadanik errealitate bilakatu den Mondraren Web orri berria atzo arratsaldean Mojategiko instalazioetan aurkeztu zen.  

Aurkezpen horretan Web orriko ardura duen Elena Rodrigo Zuzendaritza Batzordeko kideak eta orria garatzerako orduan lagun izan dugun Login Lan enpresako Raul Uriartek hartu zuten parte.

Elenak aurkezpenean azaldu gisa, Web orria etengabe eguneratuko da taldearekin erlazionatutako gaiekin, kirolarekin lotura izan edo ez.
Hurrengo erronka sare sozialekin lotura lortzea izango da, Facebook, Twiter, …

 

PresentacioWeb_opt

 

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1857323&menuId=6552699&onlypath=true

http://goiena.eus/arrasate/1454599224568