2018 Udako campusa 1. astea

 
 

Lehen aste honetan 44 haurrek hartu dute parte Mondraren Campusean.

Aste honetan emakumezkoen futbola nabarmendu nahi izan da Oihana Aldai, Realeko atezain berriaren eta Andoni Ezkurra, Leintz Arizmendi emakumezkoen taldeko entrenatzailearen bisita baliatuz.

Asteazkenean Donostiara joan ziren surf ikastaro bat jasotzera eta hondartza eta igerilekuko ekintzetaz gozatzera.

Ostiralean senitartekoen eta haurren arteko norgehiagoka jokatu zuten Mojategin. Amaieran ziurtagiriak eta oparitxo bat banatu ziren.

Haurrek primeran pasatu dute eta familiek antolakuntza zoriondu dute eta oso pozik agertu dira burututako ekintzekin.

Aurtengoan Arrasate, Bergara eta Elgetako haurrak izan ditugu gure artean.

Argazkiak: Mondragon CF eta Goiena