2-1 irabazi dio Mondrak Zarautzi

Goiena – Jone Inuntziaga 2018/09/16

Neurketa hasi eta lasterrera jarri dira aurretik etxekoak, Iker Sanchezek Zarauzko atezainaren hutsa aprobetxatuta. Bigarren zatia hasi eta gutxira egin dute kanpokoek ere euren gola –arrasatearrak ez dira atzean fin ibili–. Azken txanpan, baina, Andoni Aizpuruaren golak eman dio garaipena Mondrari.