1964-65 Unión Cerrajera Escuela Aprendices

Argazkia eta textua: Jose Mari Velez de Mendizabal

 

Argazkia 1964koa da. UCEA futbol taldea, Iturripe berrian. Lokaztuta zelaian, ezta? Afizionatu mailan ekin bazion ere 1957an jubeniletan hasi zen,1965ean  betiko desagertu arte UCEA (Unión Cerrajera Escuela Aprendices). Talde gazteak egundoko jokalari onak eman zituen bere historian – argazkiko Sagasta, Aranbarri, Larrauri…, futboleko lehen mailan jokatu zutenak, aurreneko biak Errealeko historikotzat jo genitzake eta Larrauri Real Madridek fitxatu zuen. Hasiera-hasieratik erakutsi zuen UCEA gazteak bere kalitatea. 1957-58 denboraldian Gipuzkoako txapeldunordeak izan ziren, finala Real Sociedad ekipoaren kontra galduta. Egundoko palmaresa erakutsi zuen UCEA talde jubenilak bere historia laburrean.

Argazkikoa azkenetako ekipoa izango da, 1964-65 denboraldikoa. Ezkerretik eta zutikekoekin hasita hauexek ditugu: Rodero, Etxabe, Santi, Inda, Idigoras, Ramos. Uribe, Sagasta, Aranbarri, Larrauri eta Arizabaleta.

 

160216 UCEA ekipOA

 

http://1949arrasate.blogspot.com.es/2016/02/ucea-1964-65-el-ucea.html